XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honela, Duvoisinek edo Hiribarrenek Duhalde eta Joannategirekin bat eginik anaiei, batzuei, senharrei, otsoei, ea. edo Elissanburuk Arbelbiderekin batera haurreri, gizoneri, begieri, burueri, ea. erakutsiko duten bitartean, Goyhetchek, ekialdeko Hiriart-Urruty edo Laphitzek bezalaxe, haurrer, azpikoer, eginbideer, ahuntzer, ea. idazteari ekingo dio azterketa sakon bateko gaia dugu hau ezpairik gabe, ez ostera ikuspegi orokor bezain labur izan nahi duen artikulu honetako.

Aitek haurrei, emaztek senharrei, anaiek anaiei (Hb 93)

Guzieri salutanzia eder bat egin ondoan (El 56)

Arbola landatu-berri batzuei sortzen zaizkote (Dv 350)

Bada fableak ere haurrer zaizkote irakhasten (Gy VII)

Mezu daiet egorriko laster / herriko arratoiñ guzier (Gy 233)

Batzuer zaie eman tamaiño larria (Gy 227)

Iduri luke, beraz, Goyhetchek hizkuntza bateratu baten bila? han-hemenkako leku zein denborako berezitasun zenbait bildu eta azaltzeko trebezia erakusten edo digula 23 Esate baterako, eta morfologiaz ari garenez nahiz behe-nafarrerarekin zerikusirik ez duen aipagarri litzateke gure ustez izenordain indartuetan Goyhetchek erakutsiriko jokabidea zerori izenordainaz. XVII. mendean kasu absolutuan zerori eta datiboan zerorri irakur badaitezke Goyhetchek zeroni agertuko du lehen kasuan eta zeroniri bigarrenean. Ez dugu uste XIX. gizaldian beste inork honela idatziko duenik. Ikus honi buruz Georges Rebuschi, Note sur les pronoms dits intensifs du basque, ASJU XXII-3 (1988), 827-844. or.

Uste izateko ere da, era berean, ez dela hutsala Goyhetchek oretu obrak atzizki galdekariaren auzian agertuko duen ekialdekoen idazkerarako isuria.

Gure eritziz XIX. mendeko lapurtarren obretan galde markaren ikustea behe-nafarrerari zor zaio, ezin uler liteke ezperen kostaldekoengan Arbelbide, Laphitz eta Hiriart-Urruty nafar-lapurtarren lanetan ez bezala agertu ez izana.

Beraz, badakika, badaitekea, dea, ezduia, ea. irakurri ahal izango ditugu Goyhetcheren obran, Elissanburu, Hiribarren, Duvoisin eta, are, Duhalde eta Joannategirenean ediren ez ditugularik.

Ezduta pontu horren gaiñean kontzientziako ausiki zenbait sentitzeko? Eta nik baderrat: Badea gramatikarik gure lenguaiaren mintzoa osoki fixatu duenik? Ez duia zuberotarrak berea? (...) Eta neurthitzen erregela guziez errezibitu eta berdiñ pratikaturik badea? Eta izañ ere badaitekea? (Gy XI)

Goyhetcheri behe-nafarrera erakargarri zaiolako ustea sendotu egingo zaigu, gainera, erabiltzen dituen adizkietako bizpahiru formei so egiten badiegu.

Jakina da Lafittek ukan aditzaren voix dative eta active-dative deiturikoetan eragin larria antzeman daitekeela XIX. mendeko autore lapurtarren lanetan eta horien artean, bereziki dio sailaren oinarri ezberdin ugari ikusiagatik gizaldi honetan behe-nafarreraren esparrutik heldu -ai- le radical erau a été réduit a ai chez certains Bas-Navarrais. Ex: eman daizkit, il me les a donnés Pierre Lafitte, Grammaire... 295. or. irakurtzean, -au- lapurtarragoaren ordez.